HAIEN GAZTAROAN, IRAGANA AGERIAN

 

dansleurjeunesseZuzendaria : Elsa Oliarj-Inès

Ekoizpen lurraldea : Ipar Euskal-Herria

Iraupena: 52 minutu

Generoa : dokumentala

Ekoizpena : Zaradoc/France Télévisions/Lyon Capitale TV/Aldudarrak Bideo

 

 

 

 

 

 

“Lurralde batean sortu gara, nun dena ohitura den. Ez gira ustekabez honerat etortzen, baina gure sorlekua izan daiteke. Pirinioen kontra den haran batean kokatuta, Atharratze Basabürüko hiri nagusia da, Euskal-Herriko probintzietarik txikienean. Euskal-Herri bat, nun bizi garen, nun mendiak gureganatzen ditugun, nun pesta gure gurasoak bezala egiten dugun. Hemen egoten gira, gure hautua delako ala ezinbestea iduritzen zaigulako ?

Nik hemendik alde egin dut. Nere haurtzaroko adiskideak aldiz, egon dira. Orain, asmoa dut ulertzea zerk dien lurralde honi hain atxikimendu sakona eragiten, eta zendako ez diren sekulan beste nunbaitera bizitzera joan.”

Hitzak indartsuak dira. Elsa Oliarj-Inès-en ahotik ateratzen dira, segurtasun eta poesiarekin. Filmea aurkezten dute, eta Elsak gonbidatzen gaituen bidaian laguntzen gaituzte, lurralde honen herriak, haranak eta mendietan zehar. Barne bidai bat da ere, norberaren sustrai sakonak galdezkatzen baititu, bai eta herriarekiko atxikimendu intimoa.

25 urterekin baizik ez, zinegileak izugarrizko konbikzio indar eta sentsibilitate bat erakusten ditu. Bere lehenbiziko filmeak kultur herrikoi aberats bat ikertzen du, eta barnetik, belaunaldi baten erretratua eskaintzen digu.