SCROLL

DANTZA

Espainia/Euskal Herria – 2019 – 98min

Zuzendaria: Telmo Esnal 

aktoreak: Gari Otamendi Buruzagiaren rolan, Amaia Irigoyen Erregina, Ainara Ranera Neska-laguna, Joseba Astarbe Mutiko-laguna eta Josu Garate Amaterasu-ren rolan.

 

 

 

 

 

Laburpena:

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Kontakizun hortan, musikak eguneroko zereginei lagunduko die.

Dantza tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

 

Telmo Esnal, zuzendariaren hitza:

Filma hau, dantzaren bidez kontatutako istorio bat da hau. Euskal dantzak erabiliz, kontakizun zikliko bat kontatu dugu, denboraz kanpokoa, edozein herriren historia izan daitekeena. Bizitzaren, naturaren, ereintzaren eta uztaren ziklotik oso gertu dagoen kontakizuna. Dantza bakoitzaren atzean dauden sinbologiak erabiliz egin dugu hori: soka-dantzak, ezpatak, zintak, brokelak… Dantzak mugitzen diren ikurrak dira, eta bakoitzak bere esanahia du. Sinbologia horiek oso antzekoak dira Europa osoan, baita Asian ere; kontakizun unibertsal bat da hau, planetaren edozein txokotan ulertuko dutena.

Dantza hiru mailatan egindako film bat da. Alde batetik, 40 urtez Juan Antonio Urbeltz folklorista eta koreografoak egindako aurreko lana dugu, horren bidez sortu baitziren obra honen oinarri nagusia diren hipotesiak. Bigarrenik, Koldobika Jauregi eskultorearen lan estetikoa dugu, bera arduratu baita filmaren kontakizuna aurrera eramateko unibertso estetikoa sortzeaz; bereak dira giro zoragarri hori sortzen duten jantziak, makillajeak, atrezzoa eta dekoratuak. Eta, azkenik, nire lana: istorioaren une bakoitzari hoberen egokitzen zaizkion dantzak hautatzea, horiek kokatzea, nola filmatu erabakitzea… Zuzentzea, hitz batean.

Ez nuke musikaren garrantzia ahaztu nahi. Pascal Gaignek lan itzela egin du pieza bakoitzari behar zuen tonu zinematografikoa emateko, aldez aurretik Marian Arregik eta Mikel Urbeltzek sortutako melodiekin lan eginez. Aipatzekoa da, halaber, Xanti Salvadorrek soinuaren postprodukzioan eginiko lana. Gogoan izan behar dugu musikal batez ari garela. Dantza bakoitzak bere musika propioa du. Ezin ahaztu ere Javier Aguirreren argazkilaritza, hain ederra eta beharrezkoa, Koldobikak aurkeztutako proposamen estetikoek bisualki ongi funtziona zezaten. Dantza, beste ezeren gainetik eta inoiz baino gehiago, filmean parte hartu duten sail guztien parte-hartzea duen obra bateratu bat da. Nire proiekturik pertsonal eta koralena da, aldi berean.

 

 

 

Klika hemen prentsarako txostena eskuratzeko

Klika hemen Afitxa-ren deskargatzeko

Klika hemen Argazki bildumaren deskargatzeko

Klika hemen teaser-aren (vimeo) ikusteko

Klika hemen trailer-aren (vimeo) ikusteko

 

BLACK IS BELTZA

Espainia/Euskal Herria – 2018 – 88 minutu – Zuzendaria: Fermin Muguruza. Unax Ugalde, Isaach de Bankolé, Iseo, Sergi Lopez, Ramon Aguirreren botzekin.

ESTREINALDIA 2019ko MAIATZAREN 8an

 

1965 eko Urria, New York. Iruñeko San Ferminetako erraldoi ezagunak, New Yorkeko 5. etorbidean desfilatzeko gonbidatuak dira. Baina, ipar-amerikar agintariek debekatu die
bi erraldoi beltzei desfilatzea, nagusi den arraza bereizkeriarengatik. Manexendako, gehiegi da, haren sineste, eta izaera errebeldeari leiala geldituz, haren lankide eta lagunak, ez ditu segitzen Euskal-Herrira. Horren ordez, herritarren eskubideak eta kontra-kultura sinbolisatzen dituen New York-a deskubritzen du. Mementu hartan, ez du imajinatzen, bidaia luze baten hastapena dela, haren sorterritik urrun, Euskal Herritik urrun, Cuba eta Mexikoren artean, Alger eta Montrealetik pasatuz. Bertan aurkituko ditu alde guzietako militanteak, CIA ko agenteak, emazte suhar eta iraultzaileak… Haren bidaia iniziatiko, eta odisea antikonformista honen bidez, 1960-ko hamarkada bukaera hartan, irakitan den mundu bat zeharkatzen du. Gerla Hotza eta jendakien askapen mugimenduen mundu bat.

Filmea, 2D animazioaren arabera moldatua da, bainan jatorrizko nobela grafikoaren estetikatik hurbil egoten da. Bestalde, soinu banda mugimendutsua, filmearentzat sortua izan da, Fermin Muguruzaren izpiritu eklektikoa eta inguratzen duen munduari duen idekiduraren moldean. Abentura filme bat da eta denbora berean, ustekabeko gertakari segida bat kondatzen digu, musikari, autore eta dokumentaristak, haren fikziozko lehen filme hortan. Manexen abenturek, poz handiarekin murgiltzen gaituzte garai hartako irakite kultural eta politikoan, umore izpi bat baztertu gabe eta gibelean utzi duen, Frankoren diktaturaren pean den Euskal Herriaren nostalgia adieraziz ere.

N°visa 150 833  – CINEMA L’ATALANTE – Gabarra Films (3437)

 

Helduden saioak:

  • irailaren 15an – Robert Doisneau zinegelan – Biars Sur Cère
  • urriaren 2tik goiti, 2 astez – Le Festival zinegelan– Bègles
  • urriaren 9 eta 12an –  Nice-eko zinemateka
  • urriaren 2an – Le Régent – Saint Gaudens
  • urriaren 2ko eta 9ko asteetan –  Le Colisée – Carcassonne
  • Urriaren 6, 8 eta 10ean – Gaumont Wilson – Tolosa – Cinespaña Festibalakari
  • Urriaren 15an – Cinémanivel – Redon
  • Urriaren 16an – Club 6 – Saint Brieuc – Carnavalorock Festibalakari
  • Urriaren 17an– Cinéma Ti Hanok – Auray
  • Urriaren 29an – grand ecran – St Vincent de Tyrosse

 

Klika hemen Prentsarako txostena eskuratzeko

Film-iragarkia jatorrizko bertsioan (azpi-titulu frantsesekin) 

 

 

Gure Partaidea: