Zineskola 2019
ZINESKOLA, Irudi heziketa dispositiboa
Zineskola dispositiboaren helburu nagusia da euskarazko animazio filma interesgarriak proposatzea euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei. Hortarako laguntza pedagogiko egoki bat proposatua zaie erakasleei. Ekimen honekin euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman nahi da ere. Euskal kultur erakundeak eramaten du egitasmoa Gabarra Films (operadore teknikoa), Ikas Pedagogia zentroa, Cinévasion (Iparraldeko zinegela taldeen elkartea) eta Uda Leku (aisialdi sektorean berezitua den elkartea) partaideen laguntzarekin.
Grufaloa
Grufaloa, Jakob Schuh & Max Lang, Erresuma Batua, 2009
Grufaloaren alaba, Jakob Schuh & Max Lang, Erresuma Batua, 2011
3 eta 6 urte artean
Programaren iraupena: 55 minutu
Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugearekin topo egin du. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio eta modu atseginean ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere… grufaloarekin hitzordua du! Baina… zer da grufalo bat?
Ezagutu Grufaloaren eta haren alabaren mundu liluragarria… Julia Donaldson idazleak, haur-literatura modernoan erreferentea denak, sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abentura dira.
Distributeur : Les films du Préau – n° de visa 131229 – taux de location 30%
Harpetarra
Nick Park eta Marc Burton, 2018
7 eta 11 urte artean
90 minutu
Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardmanen abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: “joko sakratuarekin”. Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da! Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea. Euren basoa arrriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gizon maltzur eta bilau bat heltzea, Jaun Nooth.
Distributeur : Studiocanal – n° de visa 147969 – taux de location 30%