LASA ETA ZABALA
2014ko Zinemaldiko Sail ofizialean
Zuzendaria : Pablo Malo
Antzezleak : Uñax Ugalde, Francesc Orella, Oriol Vila…
Estreinaldi urtea Espainian : 2014
Iraupena : 107 minutu
Bertsioa : gaztelania – frantsesez azpidatzia
Ekoizpena : Abra Producciones
Estreinaldi data Frantzian : 2015ko maiatzaren 6a
1983ko Urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe eta, jarraian, GAL deritzonaren atentatu andana bati hasiera emanez. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster : baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea.
1995. Hamabi urte igaro dira. Jesus Garcia Alacanateko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz. Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatuakizango dira, tentsio handiko giroan hara bildu diren ertzainekin. Handik laster sumarioa irekitzen denean, Iñigo eta Fede bere laguntzaile gaztea, epaile instruktorearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren koronelaren eta Elgorriaga gobernadore ohiaren inguruan ikertzen hasiko dira, hauek Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna badutela antzeman arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari atxikita dauden etsaien joko zikinari aurre egin beharko diote, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.
« Gogorra da ikusteko, marka uzten du, emozio desatseginak sortzen ditu, baina txaloak merezi ditu, ez ahazten laguntzen digunez gero » Pako Sudupe (Berria)