KALEBEGIAK

kalebegiakDonostia. Hiri bat. Hamabi begirada.

 

Zuzendariak : Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Borja Cobeaga, María Elorza, Maider Fernández, Isabel Herguera, Izibeñe Oñederra, Ekain Irigoien, Julio Medem, Gracia Querejeta, Imanol Uribe

Estreinaldi urtea Espainian : 2016

Iraupena : 116 minutu

Bertsioa : euskara, gaztelera, ingelera, txinera – frantsesez azpidatzia

Ekoizpena : Moriarti Ekoizpenak, DSS2016

Estreinaldi data Frantzian : 2017/04/05

 

 

 

 

 

Bi arrantzale eta txintxorro hondatu bat, sorgin bat haserre, haize-lasterren jauregia, urre bilaria eta bere uhandrea, argiaren neska, mendebaldeko arrainik lasterrena, ohoin romantiko bat, Narziso dotore bat eta balea erreala… ez, hau ez da Prévert-en manerako inbentarioa, baizik eta KALEBEGIAKek gomitatzen gaituen bidaiarako menu ederra.

« Donostia maite zaitut », hara ezohiko zine proiektu honen inguruan bildu diren zinegileen amodiozko garrasia. Donostia 2016an Europako Kultur Hirigune zelarik, hamabost zinemagilek, belaunaldi eta horizonte ezberdinetakoak, haien indarra eman dute 12 laburmetraiez osatutako lan honen burutzeko. Ageri da hiri honentzat biguntasun handia dutela. Batzuetan gazi-gozo, beste batzuetan akatsak eta injustiziak agerian jartzen… Erretratua egiazkoa da, apaindurarik gabe, hiriaren karaktero iodotsu eta bihurriari fidela.

KALEBEGIAK. Hamabi ikuspegi, hamabost euskal zinemagileren eskutik. Euskal zinemagintzako hiru belaunaldi elkarlanean arizan dira proiektu honetan : zuzendari eta teknikari hasiberriak ; Kimuak laburmetrai plataformak ezagutarazi dituen eta Euskal-Herrian famatu bihurtu direnak (horien artean, Asier Altuna Amama-ren egilea) ; eta nazioarteko mailan ospetsu diren Julio Medem edo Gracia Querejeta. Elkarrekin, Donostiaren hainbat bisai ezezagun agerian ezartzen dituen filma osatu dute.

Komunikazio kita eskuragarri hemen (afixa eta argazkiak)

 

 

 


 

Bideo aurrerapena (definizio altuan deskargatu Vimeon)

Bideo aurrerapena DCP formatuan eskuratzeko, gelan proiektatzeko, klika hemen.