GABARRA FILMS : EUSKAL ZINEMAREN BANATZAILEA

GABARRA

Jatorria : Gabare edo Gabarre
Izen femeninoa (aitzinako proventzalez gabarra, bizantziar grezieratik *gabaros)
Salgaiak erreka eta estuarioetan eramaiteko erabiltzen den itsasontzia.
– Mail hertsiko sarea, ibai-bokaleetan erabiltzen dena.
(Larousse hiztegia)

gabarrabandeau

 

 

 

 

 

 

 

2017. urtean egiazko bihurtze bati ekin dio Baionako Atalante zinema-gelak. 2014an hasi zuen euskal zinemaren banaketa jarduerak, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, egituratu da eta Gabarra Films sortu da. Bi gertakariren ondorioa da : alde batetik, Eusko Jaurlaritzarengandik desmartxa honen ezagupenaren lortzea, eta bestetik, Frantziako CNC (zinemaren nazio erakundea) Atalante zinemari 2016ko irailean zinema-gela berritzailearen epaimahaiaren sariztatzea.

Cinévasion eta Ipar Euskal-Herriko hurbileko zinema-gelekin elkarlanean, Gabarra Films-ek banatutako filmen kopurua emendatzea du helburu, bi edo hiru filmera iritsiz. Hego Euskal Herrian urtero ekoizten diren hamarnaka filmekin, eta Kimuak plataformak eskaintzen duen laburmetrai hautaketa aberatsarekin, ez gira eskasian !

Gabarra Films-ek Iparraldeko ikuslegoaren eskakizun geroz eta azkarragoari erantzun nahi dio. Hain zuzen, Hegoaldean ekoizten diren filmak Iparraldeko ikusleori sobera guttitan iritsi zaizkigu. Publiko zabalak euskal zinema baten existentziaren kontzientzia hartuz doa pixkanaka, bainan oraindik lan anitz gelditzen da, batez ere komunikazioaren aldetik.

Haraindi, bistan da euskal lurraldetik kanpo ezagutarazi eta bultzatu beharko dela gure zinemagintzaren aberastasuna.

Gehiago jakiteko

 

Segi gaitzazu : FacebookTwitter