2017/10/25 : TXIKI FESTIBALA ATALANTE ZINEMAN !
Aupa! Txiki Festibala Baionara dator ! Aurten lehen aldiz, Atalante zinemak euskarazko filmak proposatuko ditu festibal honen kari, urriaren 25ean asteazkenez. 10:30etan, 3-6 urte arteko umeentzat Harri Zopa, eta 14:00etan handientzako Amona Putz ! eta beste ipuinak.
Irratizko animazioak izanen dira emanaldien ondotik. Askari bat eskainiko da 14:00ko emanaldia ta gero.
Harri Zopa eta beste zonbait alderantzizko ipuin
Asteazkena urriaren 25ean 10:30etan – 40 min – 3 eta 6 urte arteko haurrentzako
Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? La Chouette du cinémak xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.
Amona Putz eta beste ipuinak
Asteazkena urriaren 25ean ordu 2etan – 40 min – 7 urtetik gora
Irudimen handi baten barnean murgiltzen gaitu film sorta honek. Neskato bakar bat uharte galdu batetan, aspaldiko zirku baten azken aztarnak, ondoan beti izan nahi ez ginuken amona bat, Indiako ospitale batean haur marrazkilariak, eta izaki bitxi bat, Joe-ri bere garagardo guziak lapurtzen dizkionak…