JAI ALAI BLUES
Zuzendaria : Gorka Bilbao
Jatorrizko estreinaldi urtea : 2015
Iraupena : 99 minutu
Generoa : dokumentala
Ekoizpena : Berde Produkzioak
Estreinaldi data Frantzian : 2016ko irailaren 14a
Abentura sinestezina da Jai Alai Blues-arena, pilotariena. Nola hasieran tokikoa eta herritarra zen kirol hau, mundu osoraino esportatu ahal izan zen, eta berehalako arrakasta ezagutu ahal zuen? JAI ALAI BLUESek istoria hori kondatzen digu. Nola inbertitzaileek, partidetan apustuak plantan ezarriz, mundu osoan (Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko, Estatu-Batuak, etb.) arrakastatsu bilakatu zen kirol hau baliatzen jakin zuten. Pilotariak orduan, benetako artistak bezala kontsideratuak ziren, eta ustekabeko fama garaiak ezagutu zituzten. Baina Jai Alaiaren urrezko aroak ezin zuen betirako iraun…
JAI ALAI BLUES bidai bat da kirol harrigarri honen denboran eta Historian zehar. Hasieratik amerikar urrezko arora, gaurko egunera arte, Gorka Bilbaoren dokumentala murgiltze liluragarri bat da. Pilotari enblematikoetarikoak gurutzatzen ditugu, interesak eta botere erronkak aurrez aurre jartzen dira, Jai Alaiaren arrakastaren eta jarraian izan duen krisiaren azpialdeak agertzen zaizkigu. Guzi hori, Gorka Bilbao zuzendariak fintasunez eramana, eta Audience taldeak abilki musikatua. Lehen lan luze dokumetal bat, maisutasun harrigarrikoa!
JAI ALAI BLUES bideo aurrerapena