AMAMA

10 000 sarrerak gaindituak!

Atalantek eraman duen lanari esker, eta filmea programatu duten zinema-geleri esker, muga sinboliko hori ederki gainditu du Asier Altunaren filmeak, ongi merezi du ! Zorionak !

 

Amama

Zuzendaria : Asier Altuna

Antzezleak : Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola, Nagore Aranburu…

Jatorrizko estreinaldi urtea : 2015

Iraupena : 103 minutu

Generoa : fikzioa

Bertsioa : euskara frantsesez azpidatzia

Ekoizpena : Txintxua Films

Estreinaldi data Frantzian : 2016ko urtarrilaren 20a

 

 

Euskal Herriko familia baserritar batean, Amaia hiru anai-arrebetariko gazteena da. Belaunaldien arteko gatazka bat pizten da Gaizka, anai zaharragoak, baserria berriz hartu behar duenak, atzerrira joatea erabakitzen duenean. Ezer erraten ez duen amamaren begipean, Amaiak aurre egin behar dio bere aitaren zorroztasunari, ohiturak eta baserriko lanaren erritmoari bere bizi osoa emaiten duena. Ezin adosturik ezarrian, biek duten bizitzaren ikuspegi ezberdinek bereixten dituzte.

Hainbat labur-metrai dirdiratsu eta asmamen handikoak egin ondoren, gero Bertsolari, lehen luze-metrai dokumental nabarmena, Asier Altunaren lehen fikzio pazientziarik gabe igurikatzen genuen. Gure itxaropenak ez ditu huts egin, euskal kulturaren ohiko gaiak aipatuz, belaunaldien arteko gatazkaren barna.

Amaiaren pertsonaiaren jardueraren bidez, argazkilaritza eta bideogintza, zuzendariak filman sartu ditu hainbat asmakuntza bisual (8mm-zko irudiak, argazkiak, margoak) eta narratiboak (sekuentzia onirikoak). Filma bere doinu indarraz eta gaiaren sakontasunaz nagusitzen da.

Arrakasta ederra eta handia, Donostiako Zinemaldian goretsia eta Iraia Elias aktore nagusiaren izendatzearekin Goya sarietan…

 

 



amama-utopia

Filmea Utopia sarean ere estreinatu da !

Toulouse, Tournefeuille, Bordeaux, Avignon, Montpellier-en