2017/09/14 : “El Mayorazgo de Basterretxe” zine-kontzertua // Baiona

 

2017ko irailaren 14an, euskal zinemaren historiako lehendabiziko filmetako bat eskainiko da zine-kontzertuan Atalante zinema gelan (Baiona), Thierry Biscary eta Ana Belén Garcia musikariekin.

Mauro eta Victor Azcona anaien filmea 1928ko abenduaren 19an eman zuten lehen aldiz Donostiako Principe Antzokian. Euskadiko Filmategiak bere osotasunean kontserbatu ahal izan duen zinema mutuaren aroko fikziozko euskal film luzea da.

 

basterretxeEl Mayorazgo de Basterretxe

Euskal-Herria – 1928 – 53 min. Zuzendaria : Mauro Azcona – Gidoilariak : Mauro Azkona, Victor Azkona, Esteban Muñoz – Argazkia : Victor Azkona – Antzezleak : Margarita Arregi, Víctor Barguilla, Lucia Basterretxea, Martina Basterretxe, Faustino Bilbao, Juan Bilbao

Familia bat pozik bizi da Basterretxe baserrian, Aizgorri alegiazko herrian. Familiako alaba Maritxu (Margarita Arregi) maitemindu da Txominetaz (Orlando Villafranca / Francisco Veintemillas). Josetxu, semea (Eduardo Morata), itsasoak erakartzen du. Lukurariak, Don Timoteo (Víctor Barguillo), Txominen  zaletasuna baliatzen du Basterretxe baserria bereganatzeko. Behin, Tasio, Basterretxeko etxe maisua, hiltzen da eta Txominek erail duela susmatzen dute. Maritxuk ez du hori sinesten.